f001P: Pirritx, Porrotx eta Marimotots "mari kalanbre"


-TÍTULO: mari kalanbre
-AUTOR: pirritx, porrotx eta marimotots
-DISCO: irrien lagunak
-DISCOGRAFIA:  
-patata patata (2005)
-maite zaitut (2006)
-mari motots (2007)
-eskerrik asko (2008)
-piratak (2009)
-irrien lagunak (2010)
-CONÓCELOS: klik

"...Aurpegia,
laurehun muskulu lanean,
malkoak isuriz, begiak garbituz.
inmunoglobulina listuan,
eta infekziorik ez ahoan.
Bibra, bibra, bibra,
biba bibrazioak!
Askatu bizkarreko tentsioak!
Diafragma dantzan,
poza digestioan.
Hamabi aire litro biriketan,
eta arnasa firin-faran.
Serotonina, dopamina,adrenalina,
tristura sendatzeko aspirina.
Zientziak dio hori,
egin irri!

Kable, ta alanbre,
Mari Kalanbre,
zirti ta zarta,
neska aparta!

Amaren sabel barruan ere
banuen hainbat dohain ta botere,
amonagandik jaso nituen;
hark erakutsi zidan erabiltzen.
Txinparta-pindaka ibiltzen naiz
gau ilunenak argituz,
tximista, trumoi eta burrunba,
ametsak esnatuz...

kable, ta alanbre...

Pilotatxo bat unibertsoan
eguzkiaren bueltan jiran-biran:
bizi-bizia, gure amalurra,
lurra, airea, sua eta ura.
Ustekabez, misterioz, opariz,
betea dago mundua.
Goazen, aurki ditzagun
zientziaren sekretuak!

Argi izpiak infinitorantz
itxaropen uhinak zabalduz
munduan barrena.

kable, ta alanbre…"

No hay comentarios:

Publicar un comentario